EL MUNDO QUE QUIERES

 Olatz Fernández Uriarte

Egun normal batean, Joseba bere etxean aspertuta zegoen etxerako lanak egiten. Bitartean, bere ama bazkaria prestatzen ari zen eta bere aita telebista ikusten.

Josebak etxerako lanak egiten amaitu zituenean, bere aitarekin joan zen telebista ikustera, baina bat-batean, bere amak esan zuen: “Bazkaltzera! Bazkaria prest dago!” eta sukaldera abiatu ziren.

Bazkaldu eta gero, Joseba eta bere gurasoak atsedena hartu zuten. Eta bat-batean, Joseba MUNDU ZORAGARRI batean aurkitu zen. Berak ez zuen sinesten baina bai, hor zegoen!

Joseba festa batean bere lagunekin zegoen, festa koloretsu batean! Mundu zoragarri hartan etxe bat zuen. Bere etxera heldu zenean ez zen konturatu KARIBEAN zegoenik!

Gaua pasa eta gero, bere etxeko atea irekitzean, uretara jausi zen, eta bere lagunak ez ziren horretaz konturatu. Berehala, Joseba uretatik irten zen eta toaila baten bila joan zen.

Baina… bere lagunek uretara bota zuten berriro, eta bat-batean, itsasotik marrazo bat agertu zen eta Josebarenera hurbiltzen hasi zen. Horrez gain, Joseba atsedenatik altxatu zen, eta bere gurasoei MUNDU ZORAGARRI hura azaltzen hasi zen.