EUSKERA

 

HORMI_ROJA_04-505x505

Kaixo lagunok!!

Inurreta inurria naukazue. Bizkaiko mendirik politenean bizi naiz, Anboton hain zuzen ere. Nire familiarekin eta lagunekin bizi naiz oso pozik. Jakin badakizue gu inurriak langile bikainak garela eta beti gaudela bata besteari laguntzen. Denak daukagu he
lburu berdina eta helburu hori lortzeko guztiak betera aritu behar gara elkarlanean. Gure helburua zein den? Janaria lortzea eta gure etxebizitza eraikitzea. Horretarako ezinbestekoa da guztion lana eta bata besteari laguntzea.

Gure hizkuntza euskara da eta ez dugu besterik ezagutzen. Nahiz eta nire lagun eta familiarekin oso pozik bizi, mundua ezagutzea erabaki dut, eskolak hain zuzen. Eta ez hori bakarrik, hainbat eskoletako umeek nire hizkuntzaz (euskaraz) gozatzea lortu behar dut.

Beraz, bi urte hauetan zuekin egongo naz, zuen artean, patioetan jolasten, jantokian ogiaren eta frutaren artean,… baietz euskaraz hitz egin? Ziur nago guztion artean euskarari indarra ematea lortuko dugula (inurrien antzera).

Egunaren amaieran zenbat euskara egin duzuen esan beharko duzue. Baina kontuz! Ez gezurrik esan, ni lekuko egongo baitnaiz eskolako leku guztietan. Euskara gehien hitz egiten duenak, nirekin asteburua igarotzeko aukera izango du. Ondo pasatzeko momentua heldu da! EUSKARAZ BIZI!

-INURRETA-

f1_3681